Astelehenean elkartuko dira Bizipozaren Jaiaren antolakuntzan parte hartu duten eragile guztiak jaiaren balorazio orokorra egiteko. Hala ere, Txatxilipurdikoek egin dute eurena eta modu positiboan baloratu dute.
Egunean bertan zenbat harpidetza egin ziren edo Irrien Lagunak Gizartegintza Elkatekoen postuek nolako harrera izan zuten, asteleheneko bileran aztertuko dute eragile guztiek batera.
Gogoratu Irrien Lagunak eta Goiena Komunikazio Taldeak, Bizipozaren Jaiaren harira, eginiko bi eskaintza bereziak hil honen amaierara artekoak direla. 60 eurogatik: Goienako Klubeko harpidetza eta Irria aldizkariaren harpidetza, Irrien Lagunak motxila eta Bizipozaren Jaiko kamiseta eskura daitezke. Goiena Klubeko bazkide izanez gero, berriz, 30 eurorengatik, Irria aldizkariaren harpidetza eta Bipozaren Jaiko kamiseta.