Komisoñoko kideek, urtero legez, eskapularioa zintzilik eta dotore-dotore irteteko deia egin die arrasatearrei zein kanpotik datozen guztiei. Era berean, gogoratu dute Maritxuk "asko" eskertzen dituela koadrilek lore sortak eskaintzea.
Irrien Lagunak, aurten ere
Egitarauari dagokionez, aurten ere Irrien Lagunek umeendako Irri Herri Anitz ikuskizuna prestatu du Seber Altube plazan, 17:30ean hasita. Euria egiten badu Biterin egingo da. Era berean, gaztetxoendako Niri Bost lehiaketa antolatu dute, galdera eta erantzun laburren froga izango dena (18:00). Ondoren,18:30ean, Kiliki eta Erraldoi Taldearen erraldoiak txikiak eta ertainak irtengo dira kalejiran. Eta gero helduko da Maritxuren miraria. Egitarauarekin amaitzeko, Luhartz taldeak dantzaldia eskainiko du Herriko plazan (00:00).