Gripearen txerto kanpaina astelehenean hasiko dute

Jon Berezibar 2014ko irailaren 24a

Datorren astelehenean, hilak 29, hasiko dute Arrasaten kanpaina. Ohi moduan, 65 urtetik gorakoentzat, gaixo kronikoentzat ala diabetea edo, besteak beste, bihotz zein biriki gaitzek jotakoentzat izango da. Anbulatorioan eta, zehaztutako egunetan, nagusien egoitzetan ere hartu ahalko da txertoa.

Aurrez txanda hartuta, Arrasateko anbulatorioan irailaren 29tik aurrera izango dira txertatzeak. Nagusien egoitzetan hartzeko aukera ere egongo da: urriaren 1ean Musakolan, 2an Santamarinan, 3an Uribarrin eta 6an Etxaluzen. Egoitzen kasuan 12:00etatik 13:00etara izango da ordutegia. Etxean ezinduren bat balego medikuarengana ala erizainarengana jo daiteke txertoa etxean jartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak