Bildu, EAJ eta Aralarrentzat biharko erreferenduma "beste urrats garrantzitsu bat" da "herrien askapen prozesuen ibilbidean". Eskoziarrak dagoeneko euren etorkizunaren jabe direla diote alderdiek adierazpen bateratu adostuan eta "laster batean Katalunia, Euskal Herria eta munduko beste hainbat nazioak ere" gauzatuko dutela eskubidea.