Iraultza bolivartarrari buruzko berbaldia, bihar Irati tabernan

Jon Berezibar 2014ko irailaren 18a

Coordinadora Simón Bolívar taldeko eta Pakito Arriaran Fundazioko kide den Guadalupe Rodríguez irrati esatariak hitzaldia egingo du bihar 19:00etan Irati tabernan Askapena erakundeak eta Irati tabernak berak antolatuta.

Iraultza bolivartarrari etorkizunean aurkezten zaizkion erronkei buruz jardungo du Rodriguezek. Simon Bolivar koordinadoraren Al son del 23 irratsaioko esataria da Rodriguez eta, hain zuzen, Chavez presidentea zenaren ondarearen sustapena eta "iraultza"-ren hedapena du helburu irratsaio horrek. Hitzaldia irekia izango da, interesa duen edonorentzat.


Hitzaldia eta gero afaria egingo dute Irati elkartean bertan. Afarirako txartelak salgai daude tabernan bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak