Txalapartariek mendizaleak Besaidera gerturatu ostean, 11:00ak aldera, kantu herrikoiak eta bertsoak izango dira. Gero, mendi federazioko kide batek azken urtean mendian hildako pertsonak gogora ekarriko ditu eta ondoren dantzariak egongo dira. Txosna bat ere jarriko dute antolatzaileek, "mokadutxo on" bat egiteko: "Prezio herrikoiean salduko dira pintxoak eta edatekoak", adierazi dute.