Guztira 30.000 euro balio duen anestesia makina erosteko 2.000 euroko diru-laguntza bideratu dute Udaletik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren elkartasun ekimenarekin bat eginda. Erakundeok dirua Palestinako Aginte Nazionalaren esku lagako dute. Lehenik Zisjordaniara bidaliko dute laguntza eta han Palestinako Osasun Ministerioaren eta Gurutze Gorriaren esku utziko dute.
Diru-batzean ekarpena egin gura dutenek Kutxabankeko 2095 0611 01 9114122391 kontuan utz dezakete dirua, Udaletik jakinarazi dutenez.