"Bizitzan behin bakarrik betetzen dira 65 urte, eta efemeridea modu berezian burutu behar genuela otu zitzaigun ospakizuna antolatzen gabiltzanoi"; berba horiekin gonbidatu dituzte 1949ko Arrasateko kintoak urriko topaketetarako.
100 bat euro
Eta jakinarazi dute izenematea zabalik izango dela urriaren 10era arte, eta bi tokitan egin daitekeela hori: Lore lurrindegian (Olarte kalea) eta Garibai kaleko kioskoan. "Estimatzen dugu aurrekontua ez dela 100 eurotik pasako, pertsonako. Izena emateko orduan, aurrerapen gisa 50 euro ordaindu behar dira", esan dute.
"Oso ondo legoke zuk animatzea, aurreko urteetan ospakizunera etortzea nahi (edo ahal) izan ez duen kintoa", eskatu dute bukatzeko.