Sorterrira itzuli eta Elkartasun eguneko manifestazioarekin bat egin dute bi iheslarik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko ira. 13a, 21:47

Espero ez zen amaiera izan du Arrasateko Elkartasun eguneko manifestazioak; izan ere, 40 urte herritik kanpo eman ondoren, Axun eta Arantza iheslariak sorterriko plazan agertu dira manifestazioarekin bat egiteko. Txalo artean hartu dituzte plazan bildutako guztiek eta omenezko agurra eta lorak jaso ondoren, "urteetan herritar askorengandik jasotako elkartasuna" eskertu dute. Taula gainetik jaitsi direnean, plazan batutako askoren besarkadak jaso dituzte.

 

 

Elkartasun eguneko antolatzaileak oso pozik daude euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko agerraldiak izan duen harrerarekin; horien esanetan, 1.000 lagun batu dira.

Herriko plazan abiatu da manifestazioa 20:00etan eta ordubete inguruan sartu da berriz ere herriko plazan ohiko ibilbidea egin ondoren; tartean, Josu Uribetxebarriaren etxe ondotik pasatu da. Une hartan, Uribetxeberria balkoian zegoen, manifestariak agurtu ditu horien txaloak eta animoak jasotzen zituen bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak