Kulturate akustikoan, Getxoko rocka atzo eta Kataluniako folka, berriz, gaur

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko ira. 13a, 17:08

Getxotik etorritako The Fakeband boskoteak zabaldu zuen atzo, egubakoitza, aurtengo Kulturate akustikoak ekimenaren bigarren asteburua. 60 bat zaleen aurrean, ordubeteko saioa egin zuten, hasierako kantuetan lasai hasi eta emanaldiak aurrera egin ahala, gogortzen joan zena. "Akustikoa baino uste baino elektrikoagoa izan zen atzokoa. Entzuleen artean, baziren nire ustez, lehenekoz Kulturate Akustikoetara etorri zirenetako bat baino gehiago. Era berean, beste batzuekin alderatuz, gazte gehiago hurbildu zirela esango nuke" azaldu du Karmelo Alberdi, Arrasateko Udaleko Kultura teknikariak.

Gaur, zapatua, berriz, Joana Serratek gidatutako hirukotearen txanda izango da. Pop eta rock ukitudun folka ekarriko dute Kataluniatik Arrasateko Kulturateko areto nagusira (20:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak