Kepa Arkauz preso arrasatearrak “borrokaldia” abiatu du Villepinten

Maialen Torres 2014ko ira. 13a, 13:45

Atzo hasi eta epe mugagabean, espetxealdia zigor ziega batean emango du Kepa Arkauz preso arrasatearrak. Arkauzek berak atzo idatzitako eskutitz batean salatu du, “Espainiako eta Frantziako estatuen kartzela politikaren ondorioz, isolamendu egoera jasaten” dabilela eta horregatik hartu du erabakia. Izan ere, Etxeratek jakinarazi du, ekainaren 6az geroztik, Espetxean “bakarrik” dela Arkauz; hau da, beste “euskal preso politikorik gabe”.

Preso arrasatearrak eskutitzean dio “borrokaldia” abiatu aurretik hainbat saiakera egin dituela gainontzeko kolektiboko kideengandik isolaturik ez egoteko; haren esanetan Villepinteko zuzendaritzarekin hiru aldiz bildu da eta Le Vert epailearekin abokatuen bidez jarri da harremanetan. Kasu guztietan, eskaera argia egin die presoak: “Villepinteko espetxera beste kide bat ekartzea; edo ostantzean, kideak dauden beste espetxe batera mugitzea”. Hala ere, oraingoz ez du arrakastarik izan eta honela mintzatu da bere gutunean: “dagoeneko hiru hilabete pasatu dira, hiru hilabete luze kideen berotasuna sentitu gabe”.

Hori dela eta, Arkauzek adierazi du, espetxealdia zigor ziega batean emango duela, bere aldarrikapena “aintzat hartua izan arte”. Horrez gain, bere protesta are gehiago zabaldu eta indartzeko, Arkauzek dei egiten du Villepinteko espetxeko zuzendaritzara zein Le Vert epailearen bulegora gutun bidalketa herritarra egiteko. Horrela, “ahalik eta oihartzun handiena lortzea” du helburu. Dena den, egoerak bere horretan luze jarraitzen badu, Arkauzek esan du “borrokaldia gogortu eta beste fase batean sartzeko prest” dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak