Donostiako Orfeoiaren kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko Amaia antzokiko leihatilan

Maialen Torres 2014ko ira. 12a, 09:37

Arrasateko Goikobalu abesbatzak 25 urte bete ditu aurten, eta, urteurrena ospatzeko, besteak beste, Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko du Amaia antzokian. Irailaren 20an izango da, baina dagoeneko sarrerak salgai daude Interneten. Atzo jarri zituzten salgai leihatilan, baina gaur eta bihar ere izango da sarrerak erosteko aukera, 18:30etik 20:00etara. Bertaratu nahi dutenek adi ibili beharko dute, eskuragarri zeuden 770etatik ia 500 saldu baitira dagoeneko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak