Barrenatxo errotaren inguruko lehen aztarna idatziak XV. mendekoak dira, eta besteak beste, bidezainen biltegia, ganaduarendako pentsuaren lantegia eta okre-koloreko pintura lantegia izan da.
Egun egoera kaxkarrean dagoen arren, Arrasaterendako balio handikoa dela diote Arrasate Zientzia Elkartekoek: "Arrasaten ez dago hain eraikin zaharrik. Halakoak finkatu egin behar dira behin betiko; erreferentzia moduan hartu behar dugu".