Arrasateko Uribarri-Erguin auzoa festetan murgilduko da asteburuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ira. 12a, 08:00
Los Zopilotes Txirriaos taldeak joko du gaur. Argazkia: Los Zopilotes Txirriaos.

Uribarri-Erguin auzoko jaiak izango dira gaur hasi eta domekara bitartean. Oraindik ere mantentzen diren jaiak izan arren, auzo alkatetzak jakitera eman du festak gainbeheran daudela: "Batez ere auzotarren parte-hartze ezak kolokan jarri du aurten festak antolatzea. Norbera ere ilusio faltarekin eta bestelako lanekin ari denean zaila egiten da festak antolatzen jartzea; hala ere, egitaraua aurrera ateratzea lortu dugu azkenean", dio auzoko alkate Kristina Zeziagak. 

Gainera, bihar euskal presoen aldeko Elkartasun Eguna izateak auzoko jaiei "zuzenean" eragingo diela uste dute: "Zapaturako ez dugu kontzerturik antolatu Elkartasun Eguna delako. Horregatik egubakoitzean eta domekan izango da zuzeneko musika". 

Goi mailako kontzertuak gaur 

Gaur bi kontzertu izango dira. Batetik, bertsoa eta musika nahasten dituen Bi Bala taldea eta bestetik,  Los Zopilotes Txirriaos talde nafarrak musika dantzagarriaz eta umorez jositako zuzenekoa eskainiko du. 

Egitarau osoa

Gaur, egubakoitza

17:00 Umeendako eta gaztetxoendako tailerrak Txatxilipurdiren eskutik, Usaetxe ludotekan.

19:00 Suziri jaurtiketa.

19:30 Boloa, buruhandiak eta erraldoiak Usaetxen.

22:30 Bi Bala eta Los Zopilotes Txirriaos taldeen kontzertua Usaetxe plazan.

Bihar, zapatua

10:00 Diana.

11:00-14:00 Tirolina, ohe elastikoa, arku tiraketa, skate, frontoning eta patin pista Iturripen.

11:00-14:00 Haurrendako puzgarriak Iturripen.

14:30 Auzokoendako bertso bazkaria Larrea plazan. Txartelak salgai Hilarion jatetxean.

16:30-19:30 Tirolina, ohe elastikoa, arku tiraketa, skate, frontoning, patin pista eta puzgarriak Iturripen.

Etzi, domeka

10:00 Diana.

11:00 Azoka Arimazubin, Eskuartean taldeari esker.

12:00 Globoflexia.

17:00 Magalikin ametsetan ipuin kontalari saioa Hilbera tabernan.

19:00 Rojo cancionero y banderas rotas taldearen kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak