Presoen aldeko Elkartasun Eguna zapatuan Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ira. 8a, 11:58

Euskal preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubideen aldeko bederatzigarren Elkartasun Eguna egingo da zapatuan Arrasaten. Antolatzaileek egun osorako egitaraua antolatu dute eta aurten ere zuzeneko musika izango da protagonista. Izan ere, herriko 21 tabernatan eta gaztetxean kontzertuak antolatu dituzte. Era berean, aurtengo edizioa iragartzeko bideoklipa atera dute; jarraian dago ikusgai. 

Antolatzaileek egun osorako egitaraua prestatu dute aurten ere: umeendako jolasak eta graffitia herriko artistekin (11:00), kontzertuak 21 tabernatan –13:00etan, 17:00etan eta 18:00etan hasita–, bazkaria (14:30), euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa Herriko plazatik irtenda (20:00) eta kontzertuak gaztetxean (22:00).

Bazkarirako txartelak, agortzear

Bazkarirako txartelak Irati, Monte eta Amaiur tabernetan daude salgai, 12 eurotan, eta antolatzaileen arabera, ez dira txartel larregi geratzen. Gaueko kontzertuan Los Galerna, The Potes, RPL eta egunerako propio sortutako Elkartasun Taupadak taldeek joko dute. Sarrera bost euro izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak