Arrasateko Herrixa Dantzan ekimenerako izen-ematea, irailaren 26ra arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ira. 8a, 10:25

Herrixa Dantzan ekimenaren saioetako bat.

Portaloi kultur elkarteak plazako dantza tradizionalen ikastaroak antolatu ditu 2014-2015 ikasturterako, Herrixa Dantzan moduan ezaguna den ekimena. Saio horien helburua da Euskal Herriko plazetan ohikoak diren dantzak ikastea eta ondo pasatzea. Ikastaroa helduei dago zuzenduta eta bi maila eta dantza-txoko iraunkorra eskainiko dira. Orain arte moduan, Patxi Montero izango da irakaslea.

Izena emateko epea zabalik dago hilaren 26ra arte, eta hiru bide daude izena emateko: AEDn, Gazte bulegoan edota herrixadantzan@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Lehen mailako ikastaroa eguaztenetan izango da 19:30etik 21:00etara; bigarren mailakoa, astelehenetan emango da, 18:00etatik 19:30era; eta, bukatzeko, dantza-txokoak astelehenetan (19:30-21:00) zein eguaztenetan (18:00-19:30) izango dira. Dantza ikastaroak urriaren 6an  hasiko dira eta maiatzera arteko iraupena izango dute, 30 saiorekin. Eskolak Zerrajera zenaren eraikinean izango dira.  

Ikastaroez gain eta horien osagarri moduan, Herrixa Dantza dantzaldi irekiak ere izango dira hilean behin, urritik maiatzera. Saio horiek Uarkape pilotalekuko tabernan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak