Ikastaroetarako izen-ematea irailaren 8tik 25era bitartean izango da eta 30ean emango dira aditzera onartuak izan direnak. Ikastaroak irailean hasi eta datorren udaberrira arte izango dira. Izena emateko baldintza bakarra 16 urtetik gorakoa izatea da. Kutxaren Gizarte Ekintzak diruz laguntzen ditu programa horretako jarduerak eta prezio berezia eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei.
Argazkigintza Goienan
Kutxa Ikasgeletako kolaboratzaile da aurten Goiena eta ikastaro bat eskainiko du urriaren 21etik azaroaren 20ra bitartean, martitzen eta eguenetan, 18:00etatik 20:00etara, Goienak Arrasateko Otalora Lizentziaduna kalean duen egoitzan. Horretaz gain, txango bat antolatuko du parte hartzen dutenen artean, praktikak egiteko. Ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Ikastaro horretarako zein besteetarako izen-ematea, hemen: www.kutxabank.es/aulaskutxa.