Hori gutxi balitz, amaitzeko arrasatearrak zutik, dantzan eta bi ahotsetara kantatzen jarri zituen sanba erritmora. Munduko folklore musikarekin maiteminduta dagoela aitortu zuen brasildarrak, eta bere musikak horien eragin zuzena du. Erritmo, tempo eta egitura ezohikoak erabiliz bakarka zein taldearekin Cancionera diskoaren errepasoa egin zuen entzuleen arreta guztiz bereganatuz.
Morell ondo baino hobeto babestuta etorri zen, teklatu zein zeharkako txirulan Andres Belmonterekin; kontrabaxuan Ales Cesarinirekin eta perkusio lanetan David Gadearekin. Azken horrek egundoko lana egin zuen dozenaka tramankulurekin Morellen makineria martxan jartzen.