Hala ere, musikaren hotsak eraman zituen ikusleak Kulturatera atzo. Ordu eta erdi inguruz Murugarrenen eztarritik irteten zen ahots urratuak eta telecaster gitarraren latorrizko tinbre gordinak, entzuleak harrapatu zituen Acevesen organoaren laguntza ezinbestekoarekin, horrek ematen baitzion Murugarrenen gordintasunari kontrapuntu organoaren goxotasunarekin. Tarteka inprobisatuz ere, hasiera berezia eman zien bikoteak kontzertu akustikoen zikloari. Gaur Thaïs Morell brasildarraren txanda izango da, 20:00etan.