Maala, Olarte, Otalora, Garibai etorbidea, Biteri, Zerkaosteta, Erdiko kale eta Maiatzaren Lehena plazan kalean bertan ipiniko dituzte saltokiak –erdigunetik kanpo dauden komertzioetako maukak Biteri plazako karpan egongo dira–. Ordainketak eskudirutan egin beharko dira. Era berean, kale animaziorik ez da faltako, batukada goizean –11:00etatik 13:00etara– eta buruhandiak arratsaldean –17:30etik 19:00etara.
100 otzara hilaren 19ra arte
Bestalde, hileko hirugarren astean egingo den Merkataritza Berdearen astearen harira, 100 otzara zozketatuko dituzte komertzioetan erosketengatik, hilaren 19ra arte. Sarituak izan diren bezeroek irailaren 20an jaso beharko dute saskia 13:15ean San Frantzisko eliza inguruan, hileroko baserritarren azokaren barruan.
Orduan jarriko dituzte erakusgai 100 otzarak eta saridunek komertzioaren zigilua daraman erosketa-txartela erakutsi beharko dute saskia jasotzeko. Honako baserrien produktuekin osatuko dituzte otzarak: Askasibar, Ikutixo, Enuzketa-aldekoa, Gorostiza, Bidasoro, Elkoro eta Tximitxarte. Banatzen ez diren otzarak Elikagai Bankura bideratuko dira.