Amalia, botikariaren alarguna, izango da 'Goenkale'-n Mariasun Pagoaga

Jon Berezibar 2014ko ira. 4a, 08:34

Goienkale telesaila bera bezain nekagaitza den Arrasateko aktorea korapiloz jositako alarguna izango da Arralden. Oraingo astean ekin die grabaketei Pagoagak. Horrekin batera estreinatzear dira hark parte hartutako film bi. Zinemaldian erakutsiko dituzte Loreak eta Lasa eta Zabala filmak, zeintzuetan Pagoagak bigarren mailako paper bitan baitagoen.

Grabaketekin hasi berria da Mariasun Pagoaga. Goenkaleren 21. denboraldian Amalia Etxegarai izango da arrasatearra, botikari baten alargun arazoz josia. Iaz ere hartu zuen parte Euskal Telebistako telesail beteranoan moja baten paperean. Datorren urtean emitituko dituzte kapitulu horiek.

Goenkalen soilik ez, Pagoaga pantaila handian ikusteko aukera ere egongo da, irailean Zinemaldian aurkeztuko dituzten bi filmetan: Loreak eta Lasa eta Zabala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak