Haurtxoendako igeriketa ikastaroak eskari handia izan zuen iaz eta horregatik zozketa bat antolatu du Udalak sei hilabetetik 4 urtera arteko umeendako. Zozketan parte hartzeko kiroldegian eman behar da izena; izen-emate epea zabalik dago irailaren 16ra arte. Zozketaren gaineko arautegien berri izateko hemen klikatu. Irailaren 17an jakinaraziko dituzte behin-behineko zerrendak eta hilaren 22an egingo da behin-betiko zozketa.