MU-k Universidad de Valladoliden kantxan hasiko du EBA, urriaren 19an

Julen Iriondo 2014ko abuztuaren 31

EBA mailako ibilia etxetik kanpo jokatuz hastea egokitu zaio Mondragon Unibertsitateari. Urriaren 19ko asteburuan izango dute arrasatearrek lehen partidua kategoria berrian, eta Universidad de Valladolid edukiko dute aurrean.


Arrasateko zaleek, beraz, astebete geroago izango dute taldea Iturripen ikusteko modua. Centro de Estudios Mikeldi (Bilbo) taldearen kontra izango da. Hasi bezala, amaitu ere etxetik kanpo egingo du liga MU-k, Megacalzado Ardoi (Zizur Nagusia) taldearen kantxan jokatuz. Etxeko azken neurketa maiatzaren 2an izango da, Pas Pielagos (Kantabria) taldearen kontra.

Ondorengoak dira EBA ligan MU-k kontrario izango dituen gainerako taldeak: Askartza (Leioa), Carlomar Estela (Kantabria), Basket Burgos 2002, Fundacion Baloncesto Valladolid, Easo Pastas Arruabarrena (Donostia), Clavijo (Logroño), La Gallofa Cantbasket (Kantabria), Take Tolosa eta Santurtzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak