Gizonezko bat atxilotu dute Arrasaten bizikleta bat osten zebilela

Jon Berezibar 2014ko abu. 31a, 12:51

Atzo goizean 27 urteko gizonezkoa atxilotu zuten ertzainek bizikleta bat osten saiatzen zebilela Grupo San Juanen. Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, inguruan zeuden bi motorretako gordetegiak ere apurtu zituen eta  lapurtutako motxila bat ere ei zeraman soinean.

Auzo batek eman zien abisua atzo 09:00etan ertzainei, gizonezko bat auto baten euskarritik bizikleta  ateratzen saiatzen zebilela ikusita. Agenteak lekura iritsi bezain laster, susmagarria atzeman eta hura identifikatzen saiatu ziren. Horretan zebiltzala, Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, beste auzo batek susmagarria bera, lehenago, inguruko bi motorren inguruan zebilela adierazi zien agenteei eta, hain zuzen, inguruko bi motorrek gordetegiak apurtuta zeuzkatela frogatu ahal izan zuten. Motxila bat ere atzeman zioten poliziek susmagarriari, lapurtu bezala salatua zegoena. Ertzaintzatik azaltzen dutenez, susmagarriari atxiloketaren berri eman bezain laster "jarrera erabat oldarkorra" hartu zuek hark eta agenteak mehatxatu egin zituen. Epailearen esku laga dute atxilotua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak