Mobilizazioetan parte hartzeko deia, abuztuko Azken Ostiraleko elkarretaratzean

Abuztuko azken ostirala izanik, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo arrasatearrek herriko plazan.

 

Arrasateko euskal preso guztiak urrunduta daudela salatu zuten eta Kepa Arkauz eta Txus Goikoetxearen egoera salatu zuten bereziki: Kepa Arkauz bakartuta dago Villepinteko espetxean (Frantzia); eta Txus Goikoetxeak eta beste euskal presoek Sevilla II espetxean duten egoera ez da hobetu.

Hala, presoen eskubideen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zuten: irailaren 13an Arrasaten egingo den Elkartasun Egunean; eta euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak irailaren 20an egingo dituen mobilizazioetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.