Haur pornografia zabaldu duelakoan gizonezko bat atxilotu dute Arrasaten

Jon Berezibar 2014ko abu. 29a, 13:12

Eduki pedofilodun fitxategiak gorde eta Internetez zabaltzeagatik 27 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Espainiako Poliziak Arrasaten martitzenean, Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez. Ordenagailu eramangarria, 3 disko gogor, marihuana eta haxixa atzitu zizkion poliziak.

Atxilotuak haur pornografia erakusten duten irudiak ordenagailuan gorde eta Internet bidez zabaltzen zituela azaldu du Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak, Europa Press-ek jaso duenez.

Atxiloketa Espainiako Poliziaren Donostiako Brigada Judizialak gauzatu zuen ikerketa egin ostean, atxilotua haur pornografia zabaltzen zebilela ikusi eta gero. Atxiloketan ordenagailu eramangarria, 3 disko gogor, 31,98 gramo marihuana eta 0,95 gramo haxix atzitu zizkion poliziak 27 urteko gizonezkoari. Epailearen esku utzi du Poliziak jada atxilotua, Adingabeen Usteltze delitua egotzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak