Broto herriko El Perdido Meeting Bar tabernak eskatuta egon dira Ttakun Txapalaparta taldeko kideak Pirinioetan abuztuan. Hilaren 19tik 21era egon dira.
Instrumentuaren gaineko azalpenak eman ostean emanaldia egin zuten. Lehenengo txalaparta modu tradizionalean jota eta ondoren alboka, pandero eta yembe eta darbukarekin fusionatuta. Saioaren ondoren bertaratutakoak txalaparta jotzeko aukera izan zuten. Harrera ona izan zutela diote Ttakun Txalaparta taldeko kideek.