Abuztuko oporren ondoren egiten dute horrelako merkealdiak Lasagabasterren. 9:30ean ireki dute denda, eta ireki orduko jende ilara zegoen atean zain. Izan ere dagoeneko famatuak dira Lasagabasterreko saldoak; Arrasateko jendea ez ezik, inguruko herrietakoak ere etortzen dira aukera bila.
Denda beteta egon da goiz guztian, eta jendea pozik irten da, gustura erositakoarekin, eguerdi parterako ez zen arropa gehiegi geratzen. Bi egun hauetan saltzen ez den arropa mojei eramaten dietela azaldu dute.