Abuztuan zabalik dauden Mondragoeko saltokien zerrenda

Imanol Gallego 2014ko abuztuaren 20a

BAZeko leihoan dagoen zerrenda.

Arrasateko Udalak, abuztuan herrian zabalik dauden saltokien zerrenda jarri du BAZen. Bertan, irekita egongo diren egunak zehazteaz gain, ordutegia ere ageri da.

Zerrenda horri esker, edozein herritarrek erraz jakin dezake, zein merkatariren ateak izango dituen zabalik eta zein orduetan. Ekimenak oso harrera ona izan du eta herritar batek baino gehiagok, zerrenda kontsultatu duela aitortu du.