Garagartzara eta Gesalibarrerako garraio zerbitzua, etenda

Ubane Madera 2014ko abuztuaren 11

Arrasateko Udalak jaitera eman duenez, gaurtik (abuztuaren 11) abuztuaren 23ra arte (zapatua) ez da garraio zerbitzu publikorik izango Garagartza eta Gesalibar auzoetara joateko.

Udako etenaldia da Garagartzako eta Gesalibarko taxibus zerbitzuak izango duena, urtero moduan. Arrasateko Udalak eskaintzen duen zerbitzua da.

Dena den, urte osoan moduan, orain ere martxan da Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen autobus zerbitzua, aipatutako auzo bietatik pasatzen dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak