Zerrajera kaleko Eroski Center saltoki barrutik kea irteten zela ikusi, eta badaezpada suhiltzaileei deitu diete 10:20an. Berehala etorri dira haiek, bi kamioi etorri ere. Eta anbulantzia bat ere izan da bertan.
Surik ez
Zorionez, baina, susto txiki bat besterik ez da izan. Koadro elektriko batean gertatutako zirkuitulabur batek eragindakoa. Surik ere ez dela piztu jakinarazi dute suhiltzaileek.
Gauzak horrela, eta arriskurik ez zegoela ziurtatu ostean, saltokia atzera ere zabalik da, normaltasun osoarekin.