"Orain bi urtera arte, Mikel Tellaetxe izan zen Monroviako San Jose ospitale katolikoko zuzendari. Eta oraindik ere harreman zuzena eta estua du bertako langileekin. Adibidez, bere ondoren ospitale hartako zuzendari izan den Patrick Nshamdze-rekin harremana izan zuen hura hil baino apur bat lehenagora arte (joan den zapatuan hil zen Nshamdze ebolak kutsatuta). Joan den martxoan Mikel Tellaetxe ospitalean bertan izan zen", kontatu dute Tellaetxeren lankideek.
Hain justu, espainiartu duten arte, ospitale horretan egon da isolatuta Pajares abadea, beste hainbat mojekin batera. Gehienak dira San Juan de Dios kongregazioko kideak. Tellaetxek berak, 2012 urtean Pajaresekin batera lan egin zuen ospitale horretan.
Isolatzeko materiala, bertara
Aita Menni ospitaletik jakinarazitakoaren arabera, uztailaren amaieran kanpaina bat antolatu zuten ospitale horretara isolatzeko materiala batu eta bidaltzeko. Ospitaleetan egin zuen kanpaina hori eta bi hegazkin bete material bidali zuen Juan Ciudad Fundazioaren bitartez. Hain justu, 700 kilo material bidali zuten uztailaren 30ean.