"Interbentzio sionistaren" aurkako elkarretaratze jendetsua atzo Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uztailaren 25a

Palestinako herriak bizi duen egoera salatu eta Israeli boikota aldarrikatzeko kontzentrazio jendetsua egin zuten atzo Arrasateko Herriko plazan. Erakundeei, enpresei eta herritarrei Israeli boikota egitea eskatu zuten eta protesta ekitaldiaren amaieran, Israelgo, Europar Batasuneko eta AEBko banderak erre dituzte, Palestinako herriaren aurkako zapalkuntzan duten ardura salatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak