Hileko egubakoitzetako presoen elkarretaratzea gaur ere

Eneko Azkarate 2014ko uztailaren 25a

Hilero moduan, gaur ere, azken egubakoitza dela-eta, elkarretaratze berezia egingo dute herririk herri, "euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan". Arrasaten ere bai. Eta, besteak beste, Frantziako Villepinteko espetxean dagoen Kepa Arkauz arrasatearrak azken egunotan bizi izandakoa gogora ekarri eta salatuko dute Mondragoeko elkarretaratzean.

Uztailaren 16an Kepa Arkauzek jendarmeen erasoa jasan zuela salatu du Etxeratek. Elkarretaratzea 19:30ean egingo dute Arrasateren kasuan, 'Giza eskubideak, konponbidea, bakea' lelopean. Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko taldeak herritarrei dei egin die elkarretaratzean parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak