MU saskibaloi talderekin jokatuko du Beñat Barberenak EBA ligan

Jon Berezibar 2014ko uztailaren 24a

Beñat Barberena, Iturripen.

Gaur goizetik da Barberena Mondragon Unibertsitatea taldeko jokalari. Ibilbide luzea du 25 urteko arrasatearrak, Euskadiko Selekzioan ibili da eta Valencia Basketen ere jardun du. Azpeitiko ISB taldetik dator Barberena ondo baino hobeto ezagutzen duen EBA ligan jokatzeko.

Luzaro jardun du Ointxe Elkarteak Barberenaren atzetik eta azkenean baietz esan dio eskaintzari arrasatearrak. Ondo ezagutzen du EBA liga hark eta jokalari preziatua izango da, zalantza barik, MUrentzat. Nahiz eta gaztea izan, talde askotan ibili da. CB Octavus, Caceres Ciudad de Baloncesto, Onda Urbana Castellón, Valencia Basket, Lan Mobel eta Azpeitia-Azkoitia ISBen, azkenaldian. Horrez gain, Euskadiko Selekzioan eta Gipuzkoako Selekzioan ere parte hartu du.