Poloniako folklorea gaur Arrasateko Monterron parkean, 22:30ean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 25a, 11:00
Warzawianka folklore ikuskizunaren une bat.

Poloniako dantzez eta folklorez jantziko da gaur Arrasateko Monterron parkeko agertokia (22:30). Udazabal ekimenaren barruan, Warszawianka taldearen ikuskizuna dator gaur, Poloniako unibertsitaterik handieneko ordezkaria dena. Hau da, Varsoviako unibertsitatekoa.

Hezkuntza folklorearen eta kulturaren bidez ulertzen dute han eta horregatik ikuskizunaren parte izango dira, besteak beste, lurraldeko dantzak, Poloniako ohituretan oinarritutako antzezlanak eta Eguberriarekin zein Pazkoarekin zerikusia duten jarduerak. Hainbat hezkuntza-programa ekoitzi dituzte eskolako umeendako, eta hiriburuko ohitura eszenografiak ere sortu izan dituzte.

Ospe handiko ikuskizuna

Goi mailako ikuskizuna denaren adierazle, ospe handiko jaialdietara gomendatu izan dute, Polonian bertan zein nazioartean. Beraz, munduko hainbat txokotan ezagunak dira ekarri ohi dituzten Poloniako jantzi ederrak –Polonian eginak–, kantu liluragarriak eta dantzak. Bisitatutako herrialdeen zerrenda luzea da oso: Bulgaria, Belgika, Frantzia, Grezia, Herbehereak, India, Japonia, Kanada, Mexiko, Alemania, Taiwan, Turkia, AEB, Britainia Handia, Italia, Espainia...

Beraz, gaur arrasatearrek izango dute aukera ikuskizun eder horrekin gozatzeko. Kalean bertan eta doan, Udazabal ekimeneko eskaintzak dituen bereizgarriak dira-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak