Horixe da joan den ekainaren 17an Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako ordezkarien eta Arartekoaren arteko batzarrak ekarri duena. Lamarcak gogora ekarri du Arartekoaren esku-hartze esparrua euskal administrazio publikoari dagokiola, "beraz ez gara eskudunak Mondragon Taldearen kasuan esku hartzeko", esan du. Edozelan ere, zera gaineratu du: "Borondate oneko gestioa egin dugu batzar hori eskatzen, enpresario talde horren zuzendaritzak onartuko duenaren esperantzan".
Ordainduko ordezkariek aurkeztutako gai juridikoei dagokienez, berriz, Arartekoaren aholkularitza juridikoak analisia egingo duela jakinarazi du Lamarcak kaltetutakoei orientazio apur bat emate aldera; hori bai, gogora ekarri du horrek Arartekoaren "eskumenak gainditu egiten dituela".