Ferrerias kaleko jaiak eta kubatar festa gaztetxean bihar, uztailak 26

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 25a, 09:00
Umeendako zaku-lasterketa, 2012ko jaietan.

Badator uztailaren 26a, badatoz Ferrerias kaleko jaiak. Kubatar festak ere bat egingo du bihar Arrasateko kale berezi horretako jaiekin. Festen antolakuntzan diharduen Peio Urretak aurreratu duenez, "aldaketatxo bi" daude egitarauan; zapatua izanik, meza San Frantzisko elizan egingo dela eta Kaixo taldea izan beharrean Arrasateko Gau Alai taldea izango dela afalostea girotuko duena. Era berean, iraultza kubatarra ospatzeko egitaraua zabala prestatu dute gaztetxekoek.

Ferrerias kaleko jaietako egitaraua:

08:00 Suziri jaurtiketa

12:00 Txistularien kalejira

17:00 Haurrendako jolasak eta txokolate-jana

19:00 Kiliki eta erraldoien konpartsa txikia

19:00 Txistularien kalejira

19:00 Meza San Frantzisko elizan

21:00 Kale afaria. Txartelak salgai egongo dira Tamayo dendan hilaren 23ra arte, 22 eurotan.

23:00 Dantzaldia Gau Alai taldearekin

Kale afarian 70 bat lagun espero dituzte: "Urteroko auzotar kopurua espero dugu. Oraindik 20 bat lagunek eman dute izena, baina jendea azken orduan ibili ohi da. Eguaztenera arte ireki dugu izen-ematea, katering enpresari kopuru bat eman behar zaio-eta", dio Urretak.

Kale afarian, goi mailako menua

Menua ez da nolanahikoa izango: hasierako beroak eta hotzak, pate, ganbak baratxuriekin, bakailaoz betetako piperrak, oilasko izterrak, limoizko sorbetea, kafea eta kopa.

Gaztetxean, kubatar iraultzaren aldeko jaia

Urtero moduan, gaztetxekoek kubatar iraultzaren aldeko festa antolatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak