Gazan eta Israelen indarkeriak gora egin duela-eta, Bildu, EAJ, PSE-EE eta Aralarren adierazpena

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 21a, 15:57

Gazak eta Israelek bizi duten arazoaren aurrean adierazpena atera dute udal talde guztiek: "Sufrimendu itzela eta etengabeko ezengorkotasuna sortzen dituen gatazka honen konponbidea elkarrizketa inklusiboko prozesu batetik etorriko da, estatu palestinar bideragarri bat errekonozituko duena", dio, besteak beste.

Adierazpena osorik:


ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
ARRASATEKO UDALA
BILDU, EAJ-PNV, PSE-EE eta ARALAR udal
taldeetako bozaramaileek, 2014ko uztailaren 17an,
honako adierazpen instituzionala onartzea erabaki
dute:

GAZAN ETA ISRAELEN INDARKERIAK
GORA EGIN DUELA- ETA
Palestinako Gaza eskualdeari eta Israelgo
Estatuari eragiten dien indarkeriak gora egin
duela-eta, tartean biktima, zibil eta militar ugariren
ondorio mingarriekin, eta okerrera egin duenez
azken asteotan, udal honek,

Lehenengo.- Israelek Gazako zerrendan egin
dituen aireko erasoak berehala gelditzeko
eskatzen du, bai eta Hamas-en aldetik koheteak
jaurtikitzeari uzteko ere, Nazio Batuetako
Segurtasun Kontseiluak adierazitako
errekerimenduarekin bat, pertsonen bizitza
gehiago ez galtzeko, izan ere, sufrimendua eta
gorrotoa handitzen ditu horrek eta zaildu egiten
du konponbide baketsu bat bilatzea eskualde
liskartsu horretan.

Bigarren.- Nazioarteko Komunitateari eskatzen
dio, bereziki Nazio Batuei, Liga Arabiarreko eta
Europar Batasuneko herrialdeei, populazio zibila
babesteko behar diren neurriak eta legezko bideak
hartu ditzaten eta dagozkion ekimenak egin
ditzaten, elkarri egindako erasoak etete aldera eta
Gazan izan litekeen lur eraso militarra gelditze
aldera, liskarrean dauden aldeak lotuko dituen su
eten iraunkor bat hitzartu dezaten.

Hirugarren.- Borrokak alde batera utzi eta su
etena iragarri eta gero, palestinar-israeldarren
arteko elkarrizketa berriro hastearen alde agertzen
da udala, nazioarteak behar bezala lagunduta,
eskualdean bake eta egonkortasun eszenatoki bat
eraikitze aldera, izan ere, sinetsita gaude
gatazkaren konponbidea modu baketsuan erabaki
behar dela, zuzenean alde biek negoziatuz,
interbentzio militar oro erabat bazterturik.

Laugarren.- Adierazten du Palestinako hainbat
erakundek sustatutako batasun nazionaleko
gobernua kontsideratu behar dela aukera bat eta
urrats bat norabide egokian, eta ez ikusi mehatxu
bat moduan, izan ere, herri palestinar herriaren
ahots bateratuak erraztu egiten du edozein
konponbide.

Eskualde horretan sufrimendu itzela eta
etengabeko ezegonkortasuna sortzen dituen
gatazka honen konponbidea hemendik bakarrik
etorri daiteke, elkarrizketa eta negoziazio
inklusiboko prozesu batetik, Estatu Palestinar
bideragarri bat aintzatetsiko duena, Nazio Batuek
errekonozitutako mugekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak