Atxabalpeko zelaiaren konponketa, berriz, Eibar futbol taldearen esku geratuko da, eta uztaila eta abuztua bitartean hasiko dituzte obrak.
Aspaldiko harremanak
Arrasateko Udaletik esandakoaren arabera, aspalditik dabiltza futbol talde armagina eta Arrasateko Udala Atxabalperen erabilera dela-eta harremanetan. Eta ukatu egin dute hainbat komunikabidetan argitaratutakoa: Eibar taldeak bakarrik Bergarako Agorrosinen entrenatuko duela Atxabalpe konpontzea gastu handia delako.