Electrogaia 2014 ospatu da asteburuan

Garazi Aiesta 2014ko uztailaren 20a

Electrogaia 2014 jaialdia ospatu da asteburuan Arrasateko Santa Marina auzoan. Egubakoitzean punk kontzertuekin hasi zen egitaraua, eta zapatuan eguerdiko 12:00etatik aurrera, DJ emanaldiak egon ziren.

Guztira, 35 DJ lortu zituzten "Aldapa" antolatzaileak eta bere lagunek, jaialdian jo ahal izateko. Besteak beste, bailarako Kirrin eta Maik Garcia egon ziren musika ipintzen. Antolatzaileen esanetan, jende gehiago espero zen, baina eguraldiak ere ez zuen lagundu. Hurrengo urtera begira balorazio bat egingo dutela aipatu dute, eta gauzak hobetzen jarraitu. 

[ARGAZKIAK]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak