Santa Marina auzoko jaiak Arrasaten

Garazi Aiesta 2014ko uzt. 19a, 14:17

Bolo-boloa Santa Marinan.

Egun polita izan zen atzo Santa Marinako txikitxoentzat. Txokolate jana, puzgarriak eta horrenbeste desiotako bolo-boloa eduki zituzten.

 [ARGAZKIAK]

Muturrak txokolatez zikindu eta tripa bete ostean, salto eta brinko ibili ziren gaztetxoak puzgarrietan. Zazpiretan "bolo-boloaren" txanda iritsi zen. Plastikozko poltsak eskuetan hartu eta ume mordo bat bildu ziren leiho baten azpikaldean, bertatik jaurti zituzten ehundaka goxoki eta karamelo hartzeko prest. Nor baino nor arinago, emoziozko oihuekin bildu zituzten ingurura eroritako opari guztiak. Hamabost minutuan bukatu zuten dena, baina lurra garbi-garbi geratu zen. Hori bai, hasieran hutsik zeuden plastikozko poltsak goraino beteta.

Apur bat nagusiagoentzat, Electrogaia 2014 jaialdiak hartu zuen protagonismoa, bailarako sei punk kontzerturekin. Musikariak eta publikoa, pozik eta antolakuntzari eskerrak emanaz: "antolakuntzak oso lan polita egin du , oso ondo pasatu dugu", zioen Josu Basterra WC taldeko abeslariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak