"Albaitariaren erreakzioagatik ez balitz..."

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 18a, 11:19

Anbulantzia

Arrasateko Zarugalde kalean gizonezko bat artatu behar izan dute gaur goizean, 11:00ak aldera. Bizilagun batek kontatu duenez, Zarugalde albaitaritza dendaren atarian eserita zegoen gizonezko batek konortea galdu eta ziplo erori da lurrera. Zarugalde kaleko bizilagunaren arabera, albaitariak berak suspertu du gizonezkoa, unean bertan: "Antza, mihia irentsi du eta ez zuen arnasa hartzen. Albaitariaren erreakzioagatik ez balitz...".

Anbulantzia hamar minutu eskasera heldu da eta gizonezkoa erabat suspertzea lortu dute, desfibriladorearekin eta bularreko masajeekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak