Bi arrasatearrak estatu punta puntan dabiltza estatu mailako txapelketetan; Malen Ruiz de Azua junior mailan txapelduna da, 4.02 metroko saltoarekin, eta Maialen Axpek, promesetan, 4.10 metroko marka du. Gainera, Ruiz de Azua munduko txapelketan lehiatuko da, Estatu Batuetako Oregonen, martitzenean, uztailaren 22an.
Horrez gain, Naroa Agirre pertigalari ezaguna arituko da Mojategin. Agirrek Europako txapelketarako prestaketa lanetan dihardu, Zurichen jokatuko den lehiaketan hartuko du parte; izan ere, Espainiako txaplektan garaile izan zen. Rebeca Yagüe nafarra ere arituko da, Espainiako txapeldun ordea dena. Gizonezkoen kategorian, Jonathan Perez arrasatearrak ere hartuko du parte.