Arrasateko Euskal Jaia 1964an iruditan

Ubane Madera 2014ko uzt. 16a, 08:50

"Iragan mendeko seigarren hamarkadan Arrasateko giro kultural, sozial eta baita politikoak ere eskatzen zuen gure herrian ere halako jai berezi bat antolatzea. Eta herriko zenbait lagun ideiari eite ematen saiatu ziren, egundoko ezusteko goxoa eraman zutelarik (…) data bat markatu zen: 1964ko ekainaren 28. Jaiaren egitaraua San Juaneko programa ofizialean sartu zen, Fiesta Vasca izenarekin". Eta horrela, karroza eta guzti, Arrasaten 1964an euskal jaia antolatu zeneko kontakizuna dakar Josemari Velez de Mendizabal historiagileak.

"Lankidetza eta elkarkidetzak gora jo zuten jai hura antolatzeko. Materialak behar genituen, adibidez, karrozak egiteko eta Unión Cerrajeratik hasita, herriko lantegiak modu positiboz erantzun zuten. Materialak ez ezik, instalazioak ere erabili ahal izan genituen kasu askotan gure lanetarako. Adibidez, Unión Cerrajeran Arantza Alberdiren bitartez Camilo Basterretxea zuzendari nagusiarenganaino jo genuen eta laguntza osoa jaso genuen. Karrozak preparatzeko ederto etorri zen". 

"Alaitasun eta itxaropen jarioa"

Jose Mari Ugalde Larguito-ren berbak dira horiek, Arrastae-Aramaioko historiagileak bere blogean jaso dituenak. Joxe Murgiarenak ere jaso ditu, besteak beste: "Ez dut uste Arrasaten bizi izan dugunik harrez geroztik egun hartako giro atsegina. Alaitasun eta itxaropen jarioko erakustaldi handia izan zen".

Horrez gainera, argazkiko karroza ederraren egileen berri ematen du Arrasate-Aramaioko historiagileak; eta partekatzen du, baita ere, Pedro Sologaistoa Laso-k egun haren gainean landutako bideoa.

Testua osorik irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogean klika daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak