Zerrajera auzoko jaiak aste bukaeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 14a, 12:10

Iaz giro ederra izan zen; argazkian, erraldoi eta kilikien konpartsa txikia eta puzgarriak.

Egubakoitzean, hilak 18, ospatuko dituzte jaiak Arrasateko Zerrajera auzoan. Festa gazteak dira, 2011n ospatu ziren lehenengoz. Hala ere, urtetik urtera gero eta auzotar gehiagok hartzen dute parte. Familia giroan ospatzeko egitaraua antolatu dute, 16:30ean hasita. Jai batzordekoek eskatu dutenez, umeak mozorrotuta agertu behar dira eta helduak, berriz, txapelarekin. Auzo afarirako txartelak uztailaren 15era arte egongo dira salgai Erreka jatetxean eta Ausart ile-apaindegian.

Antolatzaileek jaiak herritar guztiendako direla nabarmendu dute eta parte hartzera animatu dituzte. Aurtengo nobedadeen artean dago afalostea DJ Amaiak girotuko duela.

Jarraian, egitarau osoa:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak