El Salvadorren hil zuten mediku nafarraren gaineko liburua eta hitzaldia Irati tabernan

Eneko Azkarate 2014ko uzt. 14a, 11:00

Iñaki Gonzalo Kitxu preso gatxoztarrak (Romo) liburua aurkeztuko du Arrasateko Irati tabernan eguaztenean. El Salvadorren militarrek hil zuten mediku nafarraren (Gares) gainean kartzelan idatzi zuen Como no quererte, Alba! liburua, hain justu ere. 19:00etan izango da.

Kartzelatik irten berria da Iñaki Gonzalo Kitxu eta espetxean idatzi zuen liburua. Begoña Garcia Arandigoien mediku brigadistaren gainekoa da. Hura da Alba. 1990eko irailaren 10ean zauritu zuten, FMLNren eta El Salvadorko armadaren arteko liskarrean. "Bertsio ofizialaren arabera, tiroketaren ondorioz hil zen euskal brigadista. Baina, errealitatea bestelakoa da: Alba zauritu eta bizirik harrapatu zuten soldadu salvadortarrek. Gero, bortxatu egin zuten, torturatu, eta garondoan tiroa emanez exekutatu zuten", Gonzalok liburuan kontatzen duenez.

Aurretik, beste bost liburu ere argitaratu ditu Iñaki Gonzalok: Carta a un fantasma, Nadine, La barca de Amin eta El niño de Maguey, guztiak Txalaparta etxean, eguaztenean Arrasaten aurkeztuko duen liburua moduan, eta Hace frio aqui en España, Hiru etxean. Ataramiñe bildumetan ere hainbat idatzi argitaratu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak