Besaidekoak Palentzia aldean asteburuan

Eneko Azkarate 2014ko uzt. 14a, 08:24

Pico de Murciaren gailurrean, zapatuan, Besaidekoak.

Arrasateko Besaide mendi taldekoak asteburuko irteera egin dute Palentzia aldera. 30 bat laguneko taldea izan da eta paraje ederrekin gozatzeko aukera izan dute. Bi mendi tontor ere egin dituzte: Pico de Murcia (2.351 metro) eta Pico de Fraile (2.004 metro).

Goizaldeko 5etan atera ziren zapatuan Arrasatetik. 09:30erako, Cardaño de Arriban zeuden. Handik, maldaz gora, Pico de Murciako tontorrean (2.351 m) ziren 12:30ean. "Zerbait jan eta gero, beherantz egin genuen Senda de Mazofretik" kontatu dute. 15:30ean iritsi ziren autobusera bazkaltzera. Eta, handik, Cervera de Pisuergara, hotelera. "Egun horretan 12 kilometroko ibilbidea" egin zuten.

Domekan, goizeko 08:15ean irten ziren Brezoko santutegitik Pico de Frailerantz, arfazkian, (2.004 metro). Mendi tontorrera, 10:15ean iritsi ziren. Inguru politak ikusi eta gero, mendian beherantz santutegiraino. Berau bisitatu eta gerom Cervera de Pisuergaraino joan ziren bazkaltzera. Ibilbidea, 13 kilometrikoa izan zen bigarren egun horretan.

Bazkaldu eta gero, Arrasatera itzulera. "19:30erako herrian ginen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak