Umeak eta helduak, guztiak aho zabalik, Jon Zabal magoarekin

Mirari Altube Arrese 2014ko uzt. 12a, 12:02

Jon Zabal magoa ikusle batekin.

Jon Zabal magoak txundituta utzi ditu arrasatearrak. Askok ezagutzen zuten, aurretik ere egonda dagoelako, baina beste behin ere aho zabalik geratu ziren. Biteri plazan egin zuen ekitaldia euritik babesteko, eta elkartutakoek, herritar mordoa, gustura jarraitu zituzten haren mentalista lanak. [ARGAZKIAK]

Herritarrak lagun hartuta egin zuen ordubeteko saioa. Eta pentsamenduak asmatzen ez duela parekorik erakutsi zuen Zabal bilbotar magoak ordubeteko saioan. Paperean hainbat pentsamendu eta izen idazteko esan eta gero horiek asmatu zituen; baita marrazkia egiteko esan eta magoak berdina egin ere. Beste bati, ostera, hamarren bat berba aukeratzeko eman zizkion eta baita asmatu ere zein berba aukeratu zuen.

Eta ikuskizun guztietan legez une gorena bukaeran iritsi zen. Ikusle bat auto batean sartu eta handik urrun bidali zuen munduko herrialde batean pentsatzeko esanda. Magoak, ostera, koadernoan idatzi zuen izen hori. Gero telefonoz deitu eta zein herrialdetan pentsatu zuen galdetuta magoak idatzitakoa ez zen ba izan. Ikusleek gustura jarraitu zuten ordubeteko ekitaldia eta txalo zaparrada eskaini zioten magoari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak