'Funes Van', zirkoa baino gehiago etzi Arrasateko Seber Altube plazan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 11a, 10:26

The Funes Troup-en 'Funes Van' ikuskizunaren promoziorako argazkia. Argazkia: Mahatu

Udazabal ekimenaren barruan, The Funes Troup taldearen Funes Van ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da domekan Seber Altube plazan (20:00). Taldearen lehen ikuskizuna da baina espektakuluaren munduan eskarmentu handia duten hiru lagunek osatzen dute.

Ikuskizun "ausarta eta dibertigarria" izango da: "Ondo pasatzeko asmoz elkartu ginen, eta ederto pasatzen dugu. Horregatik uste dugu ikusleak ere ondo pasako duela", dio taldeko kide Mikel Larreak. Zirko teknikak erabiltzen dituzte: jauzi akrobatikoak, gogoratzeko dantzak eta ezohiko koreografiak, betie ere umore dosi handi batekin. Karabana baten barruan iritsiko dira Seber Altube plazara: "Gure karabanatik irtengo dira istorio eta gorabehera guztiak, oso markatuta dauden pertsonaiekin".

Adin guztiendako ikuskizuna da, familia giroan ikusteko aproposa: "Ez dugu berba larregi egiten, ikusiz gozatzeko emanaldia da; edonorendako aproposa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak